Santiago Sainz Ciudadanos alderdiaren zinegotzi bakarrak hiru puntu eroan zituen Getxoko Udalbatzara, San Inazio plaza eta Miramar kalea saneatu eta zaharberritu zitzaten. Lehenengoan, ikerketa tekniko eta prozesu parte-hartzaile bana egitea eskatu zuten, zaharberritzea egokia litzatekeen jakin eta hori bideratzeko proposamenak jasotzeko. Bigarren puntuan, alderdi laranjak proposatu zuen Miramar kaleko galtzada eta espaloia konpon zitzaten. Azken puntuan, Sainzek San Inazio plazaren zaharberritzea eta egokitzea defendatu zuen, gaur egun umeen jolasguneek betetzen dituzten baldintza estandarrei egokituta. Udalbatzak onartu egin zuen proposamena.