Campusa 13 eta 15 urte bitarteko 30 gazteentzat da, beti ere parte hartzen duten herrietan bela-, arraun-, piraguismo- edo urpekaritza-klubetakoak direnentzat. Getxori 5 leku dagozkio eta joan-etorri, egoitza, mantenu eta parte-hartzearen inguruko gastu guztiak ordainduta daude. Aipatu kirolen klubagaz lotura izateaz gainera, antolakuntzak aintzat hartuko du ingelesaren oinarrizko maila izatea eta esperientzia hori beste herrialde batzuetako gazteakaz partekatzeko motibazio altua ere izatea.
Hautagaiek uztailaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dute eskaera, kluben edo Getxo Kirolak udal-erakundearen bitartez. Oinarrien inguruko informazio osoa kirolen udal-erakundearen web orrialdean eskura daiteke. Informazio gehiago gura izanez gero, interesatuak harremanetan ipin daitezke erakundeagaz posta elektroniko honetara idatzita: kalegria@getxo.eus.