Getxoko Tosu landako egurrezko lau metroko dorrean erresistentzian jarraitzen zuen ekintzailea San Nikolas plazako kanpaldira hurbildu da bart, bertan 14 ordu baino gehiago egon ostean. Tosu Betirako mugimenduko kideek azaldu dutenez, gaueko iluntasuna aprobetxatuz, poliziari izkin egin eta kanpaldira hurreratu zen. Hala, gaur goizean Ertzaintza hurbildu da landara, ekintzailea dorretik kanporatzeko asmoz, baina hutsik topatu dute. Gaur Ibarbengoako parkingaren kontrako manifestazioa egingo dute, 20:00etan, San Nikolas plazatik abiatuta.
2017 urr 18 Getxo
2017 urr 17 Getxo
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!