Aurkeztutakoen artean, behar bezala betetako 332 galdetegi onartu dira: 226 paperean eta 106 online bidez. 202 emakumezkoek bete dituzte eta 130 gizonezkoek. Guztira 583 proposamen jasotzen dira eta gehienek ondoko zortzi udal arloakaz dute zerikusia: Hirigintza, Herri lanak eta Zerbitzuak, Ondarea eta Etxebizita (170); Ingurumena (159); Kultura, Euskara eta Gazteria (62); Getxo Kirolak (52); Gizarte Zerbitzuak eta Interbentzioa Komunitatean (43); Ogasuna, Ekonomia Sustapena eta Giza Baliabideak (42); Zerbitzu Orokorrak, Udaltzaingoa, Babes Zibila eta Bide publikoa (28) eta Komunikazioa, Herritarrentzako Arreta, Gardentasuna eta Herritarren parte-hartzea (2).
Beste 24 proposamen udal-eskumenekoak ez direnak izan dira.
Parte-hartze prozesu
Kontsulta-prozesua irailaren 15etik urriaren 1era bitartean egin da. Herritarren parte-hartzea errazteko hiru postontzi kokatu ziren Algortako, Areetako eta Bidezabalgo metro geltokien inguruetan; herritarren arretarako lau bulegoetan kutxak jarri ziren, baita Andra Mariko, Fadurako eta Gobelako kiroldegietan ere; karpa informatiboak egon ziren Areetako (irailak 15), Algortako (irailak 16) eta Bidezabalgo (irailak 22) geltokien inguruetan eta idatziz parte-hartzea ahalbidetu zen udalaren webgunean jarritako galdetegi digitala betez edota gobernuirekia@getxo.eus posta elektronikora bidaliz galdetegia eskaneatuta.
Era berean, bost hitzaldi informatibo egin ziren (Villamonteko Kultur Etxean, Getxo Elkartegian, Gobelaurre Boluntariotza Zentroan, Andra Mariko kiroldegian eta Gobela Ikastolan. Batxilergoko ikasleentzat ere hainbat hitzaldi eman zituzten Fadura eta Julio Caro Baroja institutuetan.