Eguaztenetik aurrera, espondaren kontra dagoen aparkatzeko ilara kendu egingo da, materiala biltzeko gunea jarri eta segurtasun neurriak hartzeko, udal iturriek azaldu dutenez.
Lanak egiteko epea bost hilabetekoa da; beraz, udaren hasierarako amaituta egotea aurreikusi dute arduradunek. Lan horiekaz, oztopo arkitektonikoak kenduko dira, eta Genaratxu eta Usategi parkearen arteko pasealekua hobetuko da.