Boto gehien lortu zituzten hurrengo proposamenak izan ziren: udalerriko hainbat gunetan komun publikoak jartzea eta irisgarritasuna hobetzeko igogailu bat jartzea Aiboako geltoki inguruko desnibela murrizteko helburuaz. Proiektu horiek aurrera eraman ahal izateko milioi euroko diru-partida erreserbatu du Gobernu-taldeak. Amaia Agirre Gobernu Irekiaren zinegotziak oso positibotzat jo du herritarrek izan duten parte-hartzea.
Datuak
Hautatutako proposamenak honela sailkatzen dira jasotako puntuen arabera:
| ORDENA | PUNTUAK | PROPOSAMENA | 
| 1 | 5002 | Parkeak eta lorategiak hobetzea | 
| 2 | 4792 | Udalerriko hainbat gunetan komun publikoak jartzea | 
| 3 | 4791 | Irisgarritasuna hobetzea Aiboako geltoki inguruko desnibela murrizteko igogailu bat jarriz | 
| 4 | 4582 | Gazteentzako ekimen gehiago | 
| 5 | 4527 | Tokiko ekonomia sustatzeko jarduera gehiago | 
| 6 | 4359 | Bidegorrien sarea zabaltzea eta hobetzea | 
| 7 | 4074 | Areetako Geltokia plaza egokitzea | 
| 8 | 3139 | Turismoa sustatzea | 
Jasotako botoen kopurua 1.076 izan da (aurreko urtean baino %9,1 gehiago); haietatik, 978 baliodunak eta 98 baliogabeak izan dira. 593 paperean aurkeztu dira eta 483 online; 567 andrazkoenak izan dira eta 411 gizonezkoenak. Adina kontuan hartuta, 572 boto-emaile 30-65 urte bitarteko pertsonak izan dira; 334, 65 urtetik gorakoak; eta 72, 30 urtetik beherakoak.
Paperean emandako botoei dagokienez, auzoak kontuan harturik, Romo-Areetan 224 boto jaso dira, Algortan 220 eta Andra Marin 98.
Aurrekontu parte-hartzaileen bigarren fase horretan hiru postontzi jarri ziren Algorta, Areeta eta Bidezabalgo geltokietan, proposamenak jasotzeko. Gainera, boto-ontziak egon ziren Herritarren Arretarako Bulegoetan (HAB) eta Andra Mari, Gobela eta Fadurako kiroldegietan; era berean, informatzeko karpak ere kokatu ziren Algortako Telletxe plazan, Areetako Xake plazan eta Bidezabalgo geltokiaren ondoan, eta parte hartzeko aukera eman zen udal-webgunean erabilgarri zegoen inprimaki digitala betez, baita inprimakia helbide elektronikora bidaltzeko eskaneatutako eranskin gisa ere.
 
                                     
                    
                