Romo Kultur Etxea ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte

Iker Rincon Moreno 2018ko api. 16a, 10:29
Romo Kultur Etxea, kanpotik. © GETXOKO UDALA

Romo Kultur Etxearen irekiera dela eta, apirilaren 19tik maiatzaren 8ra zenbait bisita gidatu antolatu dituzte. Bisiten iraupena 45 minutukoa izango da, gutxi gora behera, eta taldeak 20 lagunekoak izango dira, gehienez.

Bisiten egutegia honako hau izango da:

  • Apirilak 19 (eguena); 12:00etan - euskaraz
  • Apirilak 24 (martitzena): 17:30ean - gaztelaniaz
  • Apirilak 26 (eguena); 12:00etan - euskaraz
  • Maiatzak 3 (eguena) 12:00etan -  gaztelaniaz
  • Maiatzak 8 (martitzena); 17:30ean - euskaraz

Eraikin berria ezagutu gura dutenek izena eman ahal izango dute 944 660 022 telefonoaren edo rke@getxo.eus e-postaren bitartez, izen-abizenak eta bisitaren data zehaztuta.

Erlazionatuak

Romo Kultur Etxea, zabal-zabalik

Iker Rincon Moreno 2018 api 09 Getxo

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun