Itzubaltzetarrak lau denboraldi eman ditu kolore txuri-urdinak defendatzen; denboraldi bi egin zituen Zubietan, ondoren Valentzian beste bi egon zen eta orain dela urte bi Realera bueltatu zen. Joan den urtean, Beristain eta klub donostiarra akordio batera heldu ziren.
Atzo, "behin emakumeen denboraldia amaituta", Realeko emakumeen futbol-sekzioak atzora arte baieztatutako bajak ezagutzera eman zituen. Beristainegaz batera, Itziar Gastearena kapitaina, Titay Calvo eta Michi Goto, ez dute talde txuri-urdinean segituko kontratua amaitu ondoren. Bestalde, Cristina Cornejok, Leyre Fernandezek eta Claudia Zornozak klubari aditzera eman diote ez dutela onartzen aurkeztu zaien berritze-eskaintza eta, beraz, Realarekin harremana amaituko dute uztailaren lehenetik aurrera, kontratua amaitzean.
Realak esker ona adierazi die Beristaini eta irtengo diren beste jokalari denei, euren dedikazio eta profesionaltasunagatik, klubean egon diren denbora denean. Modu berean, zorterik onena opa die euren etorkizunean.