Udako jaiak 2018

Algortako kuadrillak: "Erasorik ez, erantzun barik!"

Iker Rincon Moreno 2018ko uzt. 26a, 14:15

Algortako San Inazio jaiak prestatzen dabiltzan 24 kuadrillek agerraldia egin zuten atzo arrastian. 200 bat neska-mutilek euren arbuioa erakutsi zieten sexu-erasoei; modu berean, eraso horien kontrako jarrera aktiboa izan eta erantzutera deitu zuten.

Kuadrillen oharra, berbaz berba

Jaietan sexu-erasorik ez!

Egun gutxi falta dira aurtengo Algortako jaiak berriro hasteko. Urtero legez, errespetua eta gozamena oinarri daukaten jai herrikoiak izan gura dute saninazioek. Emakumeok zein gizonok askatasunez gozatu gura ditugu jaietako ekintzak, eta noski, jaietako parrandak ere bai.

Zoritxarrez, emakumeok egunero jasaten ditugun erasoak ugaritu eta handitu egiten dira festetan: berba lizunak, ukituak, erasoak, bortxaketak... Denak dira erasoak, denak salatu behar ditugu eta denek erantzuna behar dute.

Herriko eragile eta talde feminista ugarik urteak daroatzate erasorik gabeko jaien alde lanean eta, guk, Algortako jaietan parte hartzen dugun kuadrillok, aldarrikapen horregaz bat egin gura dugu. Jai askeak gura ditugu; eta, horregatik, ez dugu ezelako eraso sexistarik onartuko.

Horregaz batera, Algortako kuadrilla eta herritar denei aldarrikapen horregaz bat egiteko deia luzatzen diegu, erasoen aurrean jarrera aktiboa izan dezagun denok!

Erasorik ez, erantzun barik!

Algortako kuadrillak

Agerraldiaren irudiak

20180725 Algortako kuadrillak sexu-erasoen aurka

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun