Saninazioetako jaitsiera biren ibilbideak aldatuko dituzte, obrengatik

Iker Rincon Moreno 2018ko uzt. 28a, 08:30
Kuadrillen jaitsierako artxiboko irudia.

Algortan egiten dabiltzan hainbat obra dela eta, Algortako saninazioetako jai-batzordeak  gaurko jaitsiera bien ibilbideak aldatu behar izan ditu. Hala, kuadrillen jaitsiera Telepizzan hasiko da, 12:00etan; halere, urtero legez jaien hasierako ekitaldia San Nikolas plazan izango da. Umeen jaitsiera plaza horretatik irtengo da, 18:30ean.

Kuadrillen jaitsierari dagokionez, Telepizzatik abiatu eta Torrene kaleraino joango dira kuadrillak. Horren ostean, Torrenetik Telletxeraino iritsiko dira. Telletxen, txosnetako oinezkoentzako bidetik aterako dira errepidera eta bertatik joango dira, urtero legez, San Nikolas plazaraino. Bertan, tradizioak agintzen duen bezala, Hankazgora kuadrillak irakurriko du pregoia, 13:30ak aldera,, iazko txapelketako irabazleak izan baitziren. Berriz, San Inazio jaiak iragartzeko suziria botatzeko ardura eta ohorea Julia Learraren oinordekoentzat izango da. Tradizio handiko establezimendua itxi dute aurten, hainbat hamarkadatan jaiakaz eta euskal kulturakaz lotura handia izan ondoren.

Bestalde, umeen jaitsiera 18:30ean izango da: San Nikolas plazan hasiko da eta Zabalaraino joango dira neska-mutilak. Gero, Zabalatik sartu eta Telletxeraino. Telletxen, txosnetako oinezkoentzako bidetik aterako dira errepidera eta bertatik joango dira, urtero legez, Bihotz Alai plazaraino.

Egitaraua:

Uztailak 28, zapatua.
Jaien hasiera. Ume eta Gazte Eguna

  • 10:00 Diana, kalez kale.
  • 11:00-13:30 Umeei begirako tailerrak eta puzgarriak, Biotz Alai Abesbatza plazan. Saharar herriari  elkartasuna adierazteko ekitaldia: tearen zeremonia eta henna- zein maskara-tailerrak egingo dituzte, goiz osoan. Palestinako artisautza-erakustaldia eta idazketa-tailerra, Biladi elkartearen eskumenez.
  • 11:00    Dantza-ikastaro arina, Agurra taldeagaz, Biotz Alain.
  • 12:00    Kuadrillen jaitsiera irekia (kuadrillen txapelketan parte hartzen duten taldeentzako nahitaezko proba), Telepizzan hasita.
  • 12:00    Vinilo FMren zuzeneko irratsaioa, Algortako azokan.
  • 13:30     Pregoia irakurriko du Hankazgora taldeak, iazko kuadrilla-txapelketaren irabazleak, San Nikolas plazan; ikurrinari omenaldia egingo diote; eta suziria botako dute Julia Learraren oinordekoek, liburutegiko balkoitik.
  • 13:30    Getxoko XV. Ikurrina (KAE 2 Liga), Getxoko Beteranoen XV. Estropada eta  XI. Portu Zaharra Ikurrina, Algortako Portu Zaharrean.
  • 14:00    Eraso sexisten kontrako mosaikoa, Musika Eskola plazan.
  • 14:30    Herri-bazkaria Atfal elkartearen ekimenez, Biotz Alai Abesbatza plazan.
  • 15:00    Gazte-bazkaria, Musika Eskola plazan.
  • 16:30    Elektrotxaranga, herrian zehar, San Nikolas plazatik abiatuta.
  • 18:00    Nagusien luncha, Zabala eskolan.
  • 18:00    Emakumeen estropada: Getxoko X. Ikurriña (Euskotren Liga). Jarraian, Getxoko XL. Ikurrina - Agirre Lehendakariaren XIV. Omenaldia (Eusko Label Liga).
  • 18:30    Umeen jaitsiera, Areatxu fanfarreafaz, San Nikolas plazatik abiatuta.
  • 19:30    XVI. Jota eta Arin-arin Txapelketa, Telletxen.
  • 19:30    Nagusien dantzaldia, Trio Menta taldeagaz, Zabala eskoletan.
  • 19:30    Umeentzako txokolate-jana eta dantzaldia, Biotz Alai Abesbatza plazan.
  • 20:00     Kontzertua, Love Masacre, Deiedra eta Rotten XIII taldeakaz, Tellagorri plazan.
  • 22:00    Zezensuzkoa, Telletxe plazan.
  • 22:00    Gazteentzako DJa, Telletxen.
  • 22:00    Kontzertua Los Malvadillos taldearena, Kasino plazan.  Antolatzen dute Piper´s, Ekia, Baster, Caza, Satistegi, Brasagoiti eta Bidean tabernek.
  • 22:30    Kontzertuak, Item No. eta Zopilotes taldeenak, San Nikolas plazan.

Uztailak 29, domeka. Txipien Eguna

  • Egun osoan. zirkua, herriko plazetan.
  • 08:30    XIX. Txipiroi Lehiaketaren izen-ematea, Biotz Alai Abesbatza plazan.
  • 09:30    Diana, kalerik kale.
  • 11:00    Umeentzako tailerrak eta puzgarriak, Telletxen.
  • 11:00    Txalaparta-tailerra, UKTEST elkartearena, Kasinon.
  • 11:00    Grafiti-erakustaldia furgonetan zein kamioietan eta umeentzako tailerra, San Nikolas plazaren inguruan. Bitartean, binilo-diskoak ipiniko dituzte, girotzeko.
  • 11:30    Moto-lasterketa, 2 eta 4 urte arteko umeentzat, Tellagorri plazan. Ume bakoitzak bere motorra eroan beharko du.
  • 12:00    Txalapartarien Jaia, Kasino plazan.
  • 12:00    Kantu-jira, dultzaineroakaz eta pandero-joleakaz, Azebarri kulturgunetik hasita. Antolatzaileak: Itxarkantu, Itxas Argia Kantari Kanta eta Azebarri kultur elkartea.
  • 12:30    Igel-toka eta tiragoma jokoak, Katean.
  • 13:00    Kuadrillen tortilla-txapelketa eta dastaketa irekia, San Nikolasen.
  • 13:00    Familia-giroan zumba dantzatzeko aukera, Zabalketa GKEaren eskumenez, "SolidaqriUP, GEtxoko Mugimendu Solidarioa" proeiktuaren barruan, Tellagorrin.
  • 13:00    Bertso-saioa, Kasinon. Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Miren Artetxe eta Imanol Uria.
  • 13:00    XIX. Txipiroi Txapelketako lapikoen aurkezpena, Biotz Alain.
  • 15:00    Kantu-bazkaria, Azebarrin. Antolatzaileak: Itxarkantu, Itxas Argia Kantari Kanta eta Azebarri kultur elkartea.
  • 17:00    XIX. Zutik Eneko Caballero Futbito Txapelketaren lehenengo final-laurdena, Batzokiko patioan.
  • 17:00    Umeentzako herri-kirolen tailerra, Telletxe plazan.
  • 17:00    Kuadrillentzako herri-kirolak (nahitaezko proba kuadrilla-txapelketan izena eman duten taldeentzat), San Nikolas plazan.
  • 17:30    XIX. Txipiroi Txapelketaren sari-banaketa, Biotz Alai Abesbatza plazan.
  • 18:00    XIX. Zutik Eneko Caballero Futbito Txapelketaren bigarren final-laurdena, Batzokiko patioan.
  • 19:00    Buruhandiak, Sarrikobasotik abiatuta. Ibilbidea: Sarrikobaso, Algortako Etorbidea, San Nikolas, Tellagorri, Zabala, Telletxe eta buelta Sarrikobasora.
  • 19:00    XIX. Zutik Eneko Caballero Futbito Txapelketaren hirugarren final-laurdena, Batzokiko patioan.
  • 19:00    Weepah Sound System Gaua, Telletxe plazan.
  • 19:30    Janari-gura, Kasino plazan: zeinek jan lehenago 1,5 kilogramo odoloste.
  • 20:00    XIX. Zutik Eneko Caballero Futbito Txapelketaren laugarren final-laurdena, Batzokiko patioan.
  • 20:30    Kontzertua, Jess y los Extenders eta Negra Calavera eta taldena, Tellagorri plazan.
  • 22:00    Zezensuzkoa, Telletxe plazan.
  • 22:30    Kontzertuak, Tooth eta Dead Bronco taldeenak, San Nikolas plazan. Ostean, DJ Bull, txosnan.
  • 23:00    Kontzertua, Akatz taldearena, Kasino plazan. Antolatzen dute Piper´s, Ekia, Baster, Caza, Satistegi, Brasagoiti eta Bidean tabernek.
  • 23:00    Edozein jaki egiteko lehiaketa, txosnagunean.   

Uztailak 30, astelehena.
Kuadrillen Eguna

Baserritarrez eta arrantzalez jantzi, eta zatoz!

  • Egun osoan, zirkua, herriko plazetan.
  • 09:30    Diana, kalez kale.
  • 11:00-14:00 Umeei begirako tailerrak eta puzgarriak, Biotz Alai Abesbatza plazan.  
  • 12:00    Rally-desafioa (nahitezko proba kuadrillen txapelketan parte hartzen duten taldeentzat), Telletxen. Horren ostean, umeentzako bits-festa.
  • 13:00    Bertso-saioa, Kasinon. Bertsolariak: Sustrai Colina, Miren Amuriza, Aimar Karrika eta Inazio Vidal.
  • 15:00    Gazteen eta helduen kuadrillen bazkaria (nahitaezko proba, kuadrillen txapelketan parte hartzen duten taldeentzat), San Nikolas plazan.
  • 17:00    XIII. Iñaki Deuna Pilota Txapelketaren bigarren finalerdiak, Batzokiko patioko pilotalekuan.
  • 18:00    XIX. Zutik Eneko Caballero Futbito Txapelketaren lehenengo finalerdia, Batzokiko patioan.
  • 18:30    Tor magoa, Kasino plazan.
  • 20:00    XIX. Zutik Eneko Caballero Futbito Txapelketaren bigarren finalerdia, Batzokiko patioan.
  • 20:00    Saninazioetako jaitsiera tradizionala, Lau Bidetik Ereaga hondartzako barraketaraino. Heltzean, txistulariak, trikitilariak eta zezensuzkoa, Isidroren omenez (nahitezko proba, kuadrillen txapelketan parte hartzen duten taldeentzat).
  • 20:00    Kontzertua. D'Capricho taldearena, Azebarri elkartean.
  • 20:00    Kontzertuak, The 2nilos eta Riff Truckers taldeenak, Tellagorri plazan.
  • 22:00    Erromeria Tradizionala, Kasino plazan.
  • 23:00    Kontzertuak, Nebula eta Glaukoma taldeenak, San Nikolas plazan.  
  • 23:00    Rap-gaua, txosnagunean.

Uztailak 31, martitzena.
San Inazio Eguna

  • Egun osoan, zirkua, herriko plazetan.
  • 09:30    Diana, kalerik kale.
  • 09:30    72. Getxo Zirkuitua - 17. Ricardo Ochoa Memoriala. Irteera eta helmuga Arkotxan egongo dira, Foru kalean.
  • 11:00    Umeentzako puzgarriak eta tailerrak, Biotz Alain.
  • 11:00    XIII. Iñaki Deunaren Pilota Txapelketaren finala, Batzokiko patioko pilotalekuan.
  • 11:30    Dantzari-taldeen bilkura, Kasunen.
  • 12:00    Dantzari-taldeen kalejira. Ibilbidea: Kasune, Sarrikobaso, Salsidu, Villamonte eta Telletxe.
  • 12:00    Meza nagusia eta ohorezko aurreskua, San Inazio elizan.
  • 12:30    Euskal dantzen agerraldia, Telletxe plazan.
  • 13:00    Umeentzako ur-gerra, Biotz Alai Abesbatza plazan.
  • 13:00    Bertso-saioa, Kasino plazan. Bertsolariak: Amets Arzallus, Aitor Sarriegi, Alaia Martin eta Arrate Illaro.
  • 15:00    Bertso-maratoia, Amets Arzallusegaz eta Aitor Sarriegigaz.
  • 17:30    Bizkaiko Zaku-eroate Txapelketa eta Bizkaiko Herri-kirol Ligaren jardunaldia, Telletxeko errepidean, Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak antolatuta.
  • 17:30    Erraldoien eta buruhandien konpartsen bilkura, Kasunen. Parte hartuko dute Trapagaraneko Erraldoien Konpartsak, Deustuko Ondalan Konpartsak eta Agurra Getxoko Erraldoien Konpartsak.
  • 18:00    Erraldoien eta buruhandien konpartsen kalejira. Ibilbidea: Kasune, Sarrikobaso, Katea (erraldoien lehenengo dantzaldia), San Nikolas plaza (erraldoien bigarren dantzaldia), Algortako Etorbidea, Kasino plaza (erraldoien hirugarren dantzaldia), Basagoiti Etorbidea, Torrene, Telletxe errepidea (erraldoien laugarren dantzaldia).
  • 19:30    Bertso-maratoia: poteoa, tabernaz taberna. Bertsolariak: Amets Arzallus eta Aitor Sarriegi.
  • 19:30    Kontzertua, Okayama Nibori gitar-orkestrarena (Japonia), Tourseko San Martin elizan.
  • 20:00    XIX. Zutik Eneko Caballero Futbito Txapelketaren finala, Batzokiko patioan.
  • 20:30    Kuadrillen erakustaldi-saio irekia (nahitaezko proba kuadrillen txapelketan parte hartzen duten taldeentzat), San Nikolasen.
  • 20:30    Kontzertu-trikipoteoa, Tellagorrin; Aterki, Tellagorri, Ugartena, Alkartetxea eta Kaixo tabernek antolatu dute.
  • 20:30    Larraindantza, Kasino plazan.
  • 21:00    XIX. Zutik Eneko Caballero Futbito Txapelketaren sari-banaketa, Batzokiko patioan.
  • 22:00    Zezensuzkoa, Xabier Imaz "Pechotoro" zenaren omenez, Telletxe plazan.
  • 22:00    Kontzertua, La Mara taldearena, Kasinon. Antolatzen dute Piper´s, Ekia, Baster, Caza, Satistegi, Brasagoiti eta Bidean tabernek.
  • 22:00    XIX. Zutik Eneko Caballero Futbito Txapleketaren eta kuadrilla-lehiaketaren sari-banaketak; ostean, dantzaldia Urrats erromeria-taldeagaz, San Nikolasen.
  • 23:00    Zirkbuzoiaren sari-banaketa eta gazte-proba masiboa, txosnagunean.
  • 23:00    Su artifizialak, Caballer FX pirotekniaren eskumenez, Ereaga hondartzan.

Abuztuak 1, eguaztena

Jaien akabera

  • 06:00 Kuadrillen jai-akabera gosaria.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun