Munduko 20 bat artisten ikus-entzunezko lanak ikus daitezke jaialdian, udalerrian zehar kokatutako gune ezberdinetan, irailaren 30era arte. Oraingoan, "Gatazka-ostea, elkarrizketa berreraiki" da leloa. Lanok gatazka ekologikoak, politikoak eta gizakien artekoak jorratzen dituzte, baita gatazka ondorengo aldietako ondorioak eta elkarrizketa berreraikitzea ere.
Egitarau osoa eta informazio osagarria: www.getxophoto.com
