Astelehenean bertan, ohiko argazkiak eta aurkezpena egiteaz gainera, Movilla hasi zen lanerako ildoak zehazten; horretarako, hainbat bilera izan zituen. Datorren urriaren 14an izango du lehenengo liga-partidua Burgos Promesas taldearen aurka; aste akabu-honetan ez da egongo lehiaketarik Gaztela eta Leongo selekzioak Lurraldetako UEFA Kopa jokatuko duelako. Ordura arte, itzubaltzetarrak lan-aste "bizia" izango duela iragarri du klubak.
Movillak eskertu zuen César Villafañe kirol-zuzendariak eta Zamora futbol-taldeak emandako konfiantza. Modu berean, ziurtatu zuen klublak duen "proiektu erakargarria" gustatu zaiola eta taldearen historiagaz eta ildoagaz identifikatzen dela. Zamoraren aurretik Movillak behar egin zuen Barakaldon. Lehenago Leioan eman zituen 9 urte eta taldea Bizkaiko Ligatik Bigarren B mailara igoarazi zuen.
Zamoran, Carlos Tornadijo entrenatzailearen hutsunea beteko du itzubaltzetarrak.