Bertsozalez bete-bete egin zen atzo Santurtziko Serantes kultur aretoa. Bigarren kanporaketa izan zen atzokoa, eta kantatu zuten bertsolariak, hurrengoak: Arrate Illaro Etxebarria (Algorta), Ekaitz Larrazabal Gutierrez "Katxo" (Algorta), Eneko Abasolo Txabarri "Abarkas" (Iurreta), Imanol Arrutia Azkueta (Artzentales), Iñaki Iturriotz Zuluaga (Igorre) eta Malen Amenabar Larrañaga (Larrabetzu).
Malen Amenabarrek lortu zituen puntu gehien, 480,5 puntu. Beraz, Igorreko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 25ean. Horrela geratu ziren puntuazioak:
- Malen Amenabar Larrañaga 480,5
- Eneko Abasolo Txabarri "Abarkas" 460
- Arrate Illaro Etxebarria 458,5
- Iñaki Iturriotz Zuluaga 427,5
- Imanol Arrutia Azkueta 394
- Ekaitz Larrazabal Gutierrez "Katxo" 391,5
Saioan Oier Iturralde Fernandez "Atano" itzubaltzetarra ibili zen gai-jartzaile beharretan. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu zuten: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izan zen.
Hurrengo saioa
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren kanporaketa urriaren 21ean jokatuko da Amorebieta-Etxanon, Zornotza Aretoan, 17:00etan.
Kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:
- Aitor Esteban Etxebarria (Urduliz)
- Ander Elortegi Garatea (Gernika-Lumo)
- Ander Ucelay Aristi (Artzentales)
- Inazio Vidal Gurrutxaga (Leioa)
- Txaber Altube Sarrionandia (Abadiño)
- Unai Mendiburu Valor (Algorta)
Gai jartzaile beharretan Itxaro Juaristi Olaetxea ariko da.
Informazio gehiago
- Webgunean: www.bertsozale.eus/bizkaikotxapelketa
- Sare sozialetan:
o Facebook: Bizkaiko Bertsozale Elkartea
o Twitter: @bbertsozale / #bbt18
o Instagram: Bizkaiko Bertsozale Elkartea