Lanak aztertuko duen gaia emakumeek Getxoren historian izan duten paperari buruzko informazioa eskaintzen duen edozein ikerketa izango da, emakume batek modu indibidualean, emakume talde batek edo Getxoko emakumeek kolektibo gisa.
Beka norbanakoak edo taldeak eska dezakete. Ikuspegia historikoa, hezkuntzakoa, lanekoa, ekonomikoa, antropologokoa… edo diziplina anitzekoa izan daiteke.
Bekara aurkeztu gura duten pertsonek gehienez 15 foliokoa izan beharko den proiektua aurkeztu beharko dute, eta horretan besteak beste, titularra, edukiak, gaiaren justifikazioa, helburuak eta metodologia agertu beharko dira. Euskaraz zein gazteleraz aurkeztu ahal izango da. Proiektuak Udaleko erregistro nagusian aurkeztu beharko dira, HABetan edo legeak aurreikusitako tokietan.
Hautatutako proiektua lehiaketaren ondoko hilabetetan egin beharko da. Diru-laguntza 10.000 eurokoa izango da, eta %75ekoa izango da proiektua aurkezten denean eta gainerakoa, %25a, behin betiko txostena ematen denean.