Getxoko Portu Zaharrean izan beharrean, Bilbao Arenan arituko dira zuzenean Belako, Wolf Alice, La Casa Azul eta WAS taldeak urriaren 31n, eguaztenean.
Antolakuntzak azaldu duenaren arabera, "Getxoko Portu Zaharrak ez ditu ikusleen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak betetzen". Dena den, erabakiak ez du ordutegian eta ikusle-kopuruan (4.000) eraginik izango.
Ordutegia
- 18:30-19:15 WAS
- 19:45-20:30 Belako
- 21:30-22:30 Wolf Alice
- 22:30-23:30 La Casa Azul