Hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatu zen zapatuan Lekeitioko Santi Brouard frontoian; bete egin zen frontoia. Eguna hasterako sarrera denak agortu ziren. Ariketa puntuagarri denak egin ostean, Jone Uria Albizuri algortarra izan zen puntu gehien batu zituena, 508,5 puntugaz. Beraz, abenduaren 15ean Bilbon jokatuko den finalerako zuzeneko txartela lortu zuen Algortako bertsolariak.
Finala abenduaren 15ean jokatuko da, 17:00etan, Bilbao Arenan. Finaleko ateak 15:30ean zabalduko dira.
Sarreren salmenta
Finaleko sarrerak erosteko bide desberdinak daude. Alde batetik, www.bertsosarrerak.eus webgunean eskura daitezke. Beste alde batetik, Durangoko Azokako Bertsozale Elkartea-Lankuren stand-ean ere eskuratu ahal izango dira. Azkenik, finalaren egunean bertan txarteldegia zabalduko da Bilbao Arenaren kanpoko aldean, 12:30etik aurrera.
Informazio gehiago
- Webgunean: www.bertsozale.eus/bizkaikotxapelketa
- Sare sozialetan:
o Facebook: Bizkaiko Bertsozale Elkartea
o Twitter: @bbertsozale / #bbt18
o Instagram: Bizkaiko Bertsozale Elkartea
- E-maila: bizkaikotxapelketa@bertsozale.eus