Gaur arrastiko mahai-inguru irekian auzokideek gura dituzten galderak egin ahal izango dizkiete koalizio abertzaleko hautagaiei. 18:30ean jarri dute hitzordua, Romo Kultur Etxean; izan ere, eguraldia dela eta, Santa Eugenian egitearen ideia baztertu dute.
Beste kudeaketa eredu bat
Udalerria "hobeto" kudeatu daitekeela ziur dago Getxoko EH Bildu. Horren adibide gisa mahai-gaineratu ditu azken urteetan lortu dituzten neurriak: gazteen emantzipaziorako diru-laguntzak, etxe hutsen errolda egin, herriko elkarte eta jai batzordeei diru-laguntzak igo eta hondakinen kudeaketa jasangarrian urratsak eman, besteak beste. Hala ere, etorkizunari begira beste hainbat neurri har daitezkeela ere adierazi du EH Bilduk: "gure herriko arlo guztiak jasotzen dituen proiektua dugu".
Programa osorik ikusteko sakatu hemen.