Erakundeen kudeaketan gardentasun handiagoa gura du Elkarrekin Podemosek. Horren aurrean, Israel Escalanteren ustez, Bizkaiko Foru Aldundiagaz harremanean jartzen diren edo hari presio egiten dioten lobbyen erregistro bat sortu beharko litzateke, beste neurri batzuen artean.
Ina Robes Getxoko alkategaiak adierazi zuen aktibismoaren eta gizarte-mugimenduen baloreak erakundeetara eroateko aurkeztu dela hauteskundeetara. "Erakundeetan baloreak eta printzipioak dituzten pertsonak behar ditugu, euren burua saltzen ez duten pertsonak", esan zuen Roblesek.
Zerrendako bigarrenak, Paula Amievak, Getxoko EAJren jarrera kritikatu zuen: "Ez dute entzuten, haien nahi bakarra Euskalduna Jauregiarekin lehiatzea da, Amazoniako zurez egindako bankuetan 30.000 euro baino gehiago gastatuz, edota auzoari eta plazari nortasuna ematen zion San Nikolaseko kioskoa kenduz". Amievaren esanetan, Elkarrekin Podemosek ez du onartuko EAJren apetei lehentasuna ematea: "Pertsonak zaintzen dituen hiria nahi dugu, auzoen eta jendearen beharrak kontuan dituena".
Aipatutako hirurez gain, BBNNetarako hautagai Emilio Lobato berangoztarra (gaur egun Denok Bateraren zinegotzia udalerri horretan) eta Tinixara Guanche Eusko Legebiltzarreko kidea ere egon ziren ekitaldian, besteak beste.