Folk jaialdia Areetako Xake plazan eta Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan egiteko arrazoiek Muxikebarri Antzokiaren ezaugarriakaz eta eraikin hura ekitaldi handiak hartzeko prest egoteagaz zerikusirik ez dutela azpimarratu du Getxoko Kultur Etxeak. Izan ere, gogoratu duenez, aurten Jazzaldia eta Blues jaialdia bertan egin dira eta baita beste formatu handiko saioak ere, hala nola BOSen kontzertua.
Aipatutako jaialdiez gainera, aurten Habanera eta Itsas-abesti jaialdia eta Aste Korala izango dira Muxikebarri Antzokiko Ereaga entzunareto nagusian, lehenengo aldiz. "Gure ustez, ez da komenigarria ekitaldi handien eskaintza osoa auzo berean elkartzea, eta horregatik aurten Folk jaialdia eta Komiki Azoka Areeta-Romon antolatzea erabaki dugu, auzoen arteko nolabaiteko orekari eusteko asmoz", azaldu du Getxoko Kultur Etxeak. Horri lotuta, kultur-arduradunek ohartarazi dute jaialdi horiei lotuta kalean egiten diren ekitaldiak "mesedegarriak" direla inguruetako denda eta ostalaritza-lokalentzat.