Urritik hasita, kultura egitaraua biziagotuko da Muxikebarri Antzokian. Antzerkia, dantza, haurrentzako ikuskizunak, musika eta zinea izango dira protagonistak eta urtarrileko lehenengo astera arte, 40 ekitaldi baino gehiago izango dira bertan. Zentroaren eskaintza adin eta profil ezberdinetako publikoei zuzenduta dago eta Kultur Etxearen ekitaldiez gain, beste erakunde, kolektibo eta ekimenakaz elkarlanean antolatutako jarduerak hartuko ditu, "Getxora programa interesgarriak gerturatzeko asmoz", arduradunen berbetan.
Udagoienean hasita, egitarauaren zutabe nagusietariko bat musika izango da. Horrela, hurrengo hiru hilabeteetan, honako talde hauek jardungo dira Muxikebarrin: Arnau Griso bikote kataluniarra (urriaren 19an), Beude bira abian duen Berri Txarrak taldea (urriaren 24an) eta Huntza (azaroaren 15ean, Udagoieneko Ostera zikloaren barruan). Horien bitartez, publiko gaztea erakarri gura dute antolatzaileek zentro berrira.
Musika klasikoa ez da faltako eskaintzan. Urriaren 30etik azaroaren 2ra Aste Koralak polifonia doinuak ekarriko ditu Getxora Japonia, Ukraina eta Erresuma Batuko abesbatzen eskutik. Azaroaren 29ann, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa jardungo da Muxikebarrin, Fernando Velázquezek zuzenduta. Getxon emango duten saioan obra klasikoak, euskal musika eta musikagile getxotarrak eginiko doinu-banden piezak interpretatuko ditu orkestrak.
Azaroaren 10ean, zarzuela izango da lehenengo aldiz Getxon. Santos Ariño Tenorrak eta Carmen Aparicio Sopranoak Zarzuela de alta costura lana ekarriko dituzte Muxikebarrira. Argumentu hari batez lotutako erromantza eta duetoak abestuko dituzte artista horiek, Carlos Crooken zuzendaritzapean.
Urtarrilaren 4an, Alare: Euskal operaren urrezko bristadak izeneko ikuskizuna izango da. Horretan, Andeka Gorrotxategi tenor ezagunak eta Ana Otxoa Pando sopranoak euskarazko opera-errepertorioa interpretatuko dute. Saioan Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koral elkarteak ere parte hartuko dute, Óliver Díaz zuzendari arituko dela. Gainera, egun horretan bertan izango den ikuskizunaren entsegu orokorraz gozatzeko aukera izango dute zaleek.
Muxikebarriko musika eskaintzak beste genero eta estilo batzuk hartuko ditu. Pop musika izango da nagusi La fuerza del destino: Homenaje a Mecano (azaroaren 9an) saioan eta Amy Winehouse-en omenezko kontzertuan (abenduaren 28an). Nazioarteko Trikiti Jaialdiak tradiziozko soinuak ekarriko ditu azaroaren 30ean eta, abenduaren 3an, Jon Maia bertsolaria buru duen Hezurbeltzak taldeak bere musika-unibertsoa gerturatuko die zaleei. Dantza eta musika uztartuko dira Xabi Aburruzaga eta Andoni Aresti Dantza Eskolaren saioan (abenduaren 22an) eta, azkenik, Ispirit taldearen gospel soinuak gozatzeko aukera izango da urtarrilaren 2an.
Getxoko Islak
Eskaintzaren barruan aipamen berezia merezi du Getxoko islak ikuskizunak. Pablo Viar zuzendari artistikoak Getxoko 20 dantza eta kantu talde bilduko ditu musika, dantza eta interpretazioa uztartzen dituen obra originala gauzatzeko. Ikuskizuna urriaren 21etik 24ra izango da, eta Getxoko kultura aniztasuna erakutsi eta bertoko elkarteen parte-hartzea bultzatzea ditu helburu nagusiak. Guztira, sei emanaldi egingo dira eta, horiez gain, masterclass-ak eskainiko dituzte Viarrek berak (eszena-zuzendaritza) eta talde artistikoaren beste kide batzuek ere: José Luis Raymond eszenografoak, Carmen Martinez argi diseinatzaileak eta Unai Elorriaga idazleak.
Antzerkia
37. Antzerki Jardunaldiek Izar eta El veneno del teatro antzezlanak ekarriko dituzte asteburu honetan Muxikebarrira, Ghero ikuskizunarekin batera. Ziklo horren eskutik abiatuko da antzerki-denboraldia eta hurrengo hilabeteetan askotariko eskaintza izango dute antzerkizaleek. Azaroaren 16an, Elisa y Marcela komedia musikala izango da; abenduaren 1ean, Carlos Hipólito eta eskarmentu handiko Emilio Gutiérrez Caba aurrez aurre jarriko ditu sari ugari jaso dituen Copenhague obrak. Abenduaren 14an, Último tren a Treblinka antzeztuko da, 1942. urtean Varsoviako ghettoko umezurztegi batean girotua dagoen lan bizi eta lazgarria, egungo zenbait konturen inguruko gogoeta proposatzen duena. Azkenik, abenduaren 27an Intocables antzeztuko du Pentación taldeak.
Zinea
Zinea ere abiatuko da Muxikebarrin Bizkaiko zine dokumentalaren jaialdi ospetsuen eskutik. Urriaren 17an, 23an eta 31n Athletic Fundazioak antolatzen duen Thinking Football Festivaleko saridun filmak proiektatuko dira eta, azaroaren 11tik 14ra, Mendi Tour zikloa izango da. Horretan, BBK Mendi Film Festivaleko (Nazioarteko Mendiko Zinemaldia) dokumental onenak eskainiko dira.
Haurrentzako ikuskizunak
Gaztetxoak ere kontuan hartu dira egitarau berrian. Datozen hilabeteetan, honako saio hauek izango dira ikusgai Getxon: Demodé Quarteten Epa Txiki!(azaroaren 17an) antzezlan musikala; Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazo ospetsuen Bizi dantza (abenduaren 21ean) ikuskizun berria eta Go!azen 6.0 (abenduaren 30ean) ETBko telesail ospetsuan oinarritutako musikala.
Data |
Ekitaldia |
Ordua |
Aretoa |
Sarrera |
Urriak 11 |
Haur Antzerkia “Izar” |
18:00 |
Ereaga |
5 € Dagoeneko salgai |
Urriak 12 |
Antzerkia “El veneno del teatro” |
20:00 |
Ereaga |
10 € Dagoeneko salgai |
Urriak 13 |
Antzerkia: “Ghero” |
19:00 |
Ereaga |
10 € Dagoeneko salgai |
Urriak 17 |
Zinea Thinking Football Festival “The Pass” |
19:30 |
Areeta |
Sarrera dohainik edukiera bete arte |
Urriak 18 |
Zinea Bilbao – Film Sozialak |
19:30 |
Arrigunaga |
Sarrera dohainik edukiera bete arte |
Urriak 19 |
Kontzertua Arnau Griso |
21:00 |
Arrigunaga |
20 € Dagoeneko salgai |
Urriak 23 |
Zinea Thinking Football Festival “Next Goal Wins” |
19:30 |
Areeta |
Sarrera dohainik edukiera bete arte |
Urriak 24 |
Kontzertua Berri Txarrak |
21:00 |
Arrigunaga |
15 € Urriaren 13tik salgai: http://tickets.berritxarrak.net |
Urriak 31 |
Aste Korala JCA National Young Choir |
19:30 |
Ereaga |
3 € Dagoeneko salgai |
Urriak 31 |
Zinea Thinking Football Festival “Democracia em preto e branco” |
19:30 |
Areeta |
Sarrera dohainik edukiera bete arte |
Azaroak 2 |
Aste Korala Glier Institute of Music Vocal Group |
19:30 |
Ereaga |
3 € Dagoeneko salgai |
Azaroak 3 |
Aste Korala The Korrigan Consort |
19:30 |
Ereaga |
3 € Dagoeneko salgai |
Azaroak 9 |
Kontzertua “La fuerza del destino: homenaje a Mecano” |
20:00 |
Ereaga |
25 € Dagoeneko salgai |
Azaroak 10 |
Zarzuela “Zarzuela de alta costura” |
19:00 |
Ereaga |
12 € Dagoeneko salgai |
Azaroak 11-14 |
Zinea Mendi Tour 2019 |
19:30 |
Areeta |
3 € (saio bat); 10 € (abonamendua) Urriaren 28tik salgai |
Azaroak 15 |
Kontzertua Huntza |
21:30 |
Arrigunaga |
8 € Laster salgai |
Azaroak 16 |
Antzerkia “Elisa y marcela” |
20:00 |
Ereaga |
10 € Dagoeneko salgai |
Azaroak 17 |
Haur ikuskizuna “Epa Txiki!” |
18:00 |
Arrigunaga |
6 € Dagoeneko salgai |
Azaroak 21 |
“Getxoko Islak" |
19:30 |
Ereaga |
Algortako eta Romoko Kultur Etxeetan urriaren 14tik jaso beharreko gonbidapenak |
Azaroak 22 |
“Getxoko Islak" |
19:30 |
Ereaga |
Algortako eta Romoko Kultur Etxeetan urriaren 14tik jaso beharreko gonbidapenak |
Azaroak 23 |
“Getxoko Islak" |
12:00 19:30 |
Ereaga |
Algortako eta Romoko Kultur Etxeetan urriaren 14tik jaso beharreko gonbidapenak |
Azaroak 24 |
“Getxoko Islak |
12:00 18:30 |
Ereaga |
Algortako eta Romoko Kultur Etxeetan urriaren 14tik jaso beharreko gonbidapenak |
Azaroak 29 |
Kontzertua Euskadiko Orkestra Sinfonikoa |
19:00 |
Ereaga |
15 € Urriaren 28tik salgai |
Azaroak 30 |
Nazioarteko Trikitixa Jaialdia |
19:00 |
Ereaga |
8 € Dagoeneko salgai |
Abenduak 1 |
Antzerkia “Copenhague” |
20:00 |
Ereaga |
18 € Dagoeneko salgai |
Abenduak 3 |
Kontzertua Hezurbeltzak |
20:00 |
Arrigunaga |
10 € Laster salgai |
Abenduak 14 |
Antzerkia “Último tren a Treblinka” |
20:00 |
Ereaga |
12 € Dagoeneko salgai |
Abenduak 21 |
Haur ikuskizuna Pirritx, Porrotx eta Mari Motots: “Bizi dantza” |
16:00 18:00 |
Ereaga |
8 € Laster salgai |
Abenduak 22 |
Kontzertua-dantza Xabi Aburruzaga + Andoni Aresti Dantza Eskola |
Zehazteke |
Ereaga |
8 € Laster salgai |
Abenduak 27 |
Antzerkia “Intocables” |
20:00 |
Ereaga |
18 € Laster salgai |
Abenduak 28 |
Kontzertua Amy Winehouse-ri omenaldia |
20:00 |
Arrigunaga |
10 € Dagoeneko salgai |
Abenduak 30 |
“Go!azen 6.0” |
17:00 19:30 |
Ereaga |
8 € Dagoeneko salgai |
Urtarrilak 2 |
Gospel kontzertu Ispirit |
20:00 |
Ereaga |
12 € Laster salgai |
Urtarrilak 4 |
Zuzeneko entsegua “Alare: Euskal operaren bristadak" |
17:00-18:00
|
Ereaga |
6 € Laster salgai |
Urtarrilak 4 |
Opera “Alare: Euskal Operaren bristadak " |
19:30 |
Ereaga |
40 € Laster salgai |