Denera, 90 lagunek parte hartu zuten atzo, domekan, Getxon egindako bertoko eta jatorri atzerriko familien arteko 14 bazkarietan, “Bizilagunak-Aldameneko familia” ekimenaren barruan. Elkar ezagutu eta beren errealitate desberdinei buruz hitz egiteko, beraien arteko hurbilketa eta ezagutza ahalbideratuz, ekimena Getxoko Udalak, Egizu Getxo Euskaldun elkarteak eta Getxoko Etorkinak Federazio Plataformak antolatu dute, Eusko Jaurlaritzaren laguntzagaz. Amaia Agirre alkateak eta Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziak bazkari horietariko batera hurbildu ziren, ekimenaren alde egiteko.
“Aldameneko familia” esperientzia Europako Txekiar Errepublikan sortu zen duela 14 urte, eta Gipuzkoako SOS Arrazakeria taldeak ekarri zuen Euskal Autonimia Erkidegora.