Besteak beste, Virginia Diaz olinpikoa eta Ondiz Lekubarri deitu dituzte abenduaren 1etik 14ra Galizian egingo den emakumezkoen talde absolutuaren kontzentraziora. Izaskun Etxanizek, Unai Mielgok, Michel Abdelnaurrek, Kosme Burutaranek eta Asier Larrazabalek, aldiz, 23 urtez azpiko taldearen deia jaso dute, azaroaren 30etik abenduaren 9ra Banyolesen bilduko dena. Maialen Mielgo, Aimar Astigarraga, Naim Hakury eta Nerea Martin, azken hori kadete adinean dagoena, gazte konbinatuagaz kontzentratuko dira azaroaren 29tik abenduaren 9ra Sevillan.
Mikel Barturen Raspas A.E.-ko presidenteak adierazi duenez, Espainiako selekzioaren dei hori, "arrakasta itzela eta mugarri historikoa izan da gure klubarentzat. Oso lan serioa eta ilusionagarria egiten ari gara gure arraunlariekin banku mugikorraren modalitatean; lan hori dagoeneko fruituak ematen ari da, hala nola, gure hamaika kirolariek parte hartuko dutela deialdi honetan, eta horrek arraunketa olinpikoaren estatuko elitean kokatzen gaitu".