Punta Galea Challenge lehiaketak joan den azaroaren 1ean hasi zuen itxarote-epea; orain, Gabonen atarian gaudela, surf-lehiaketa hori egiteko eguraldiaren iragarpenak onak izango zirela aurreikusita, alerta horia ezartzea erabaki zuten astelehenean eta proba zapatuan egin zitekeela iragarri zuten. Hala ere, eguenerako Hawaiiko Jaws olatu handien munduko lehiaketaren aurre-alerta ere ezarrita zegoen baita ere, eta azkenean hori egitea erabaki dute; munduko surflaririk onenak deituta daude proba horretarako, baita Punta Galea Challengeko 8 surflari ere.
Hori dela eta, Getxoko lehiaketan parte hartzera deitutako kirolarien erdia Hawaiin egongo denez, zapaturako deialdia behera uztea erabaki dute antolatzaileek.
Hawaiko olatu handiko #Jaws txapelketa bihar ospatuko denez eta #Getxon parte hartuko duden 12 surflarietatik, 8 han direnez, bertan behera utzi dugu larunbaterako deialdia, lehiakideak ez baitira garaiz iritsiko. pic.twitter.com/YZQF08cpj6
— PuntaGalea Challenge (@GaleaChallenge) December 11, 2019