Aurten ere, olatu handien probaz gozatu gura dutenek Galeara modu erosoan gerturatu ahal izateko autobus bat jarriko du Getxoko Udalak; Bidezabaleko metro geltokitik aterako da hori.
Lehiakideen artean aipatzekoak dira besteak beste, Nic Lamb kaliforniarra, egungo txapelduna Getxon, Pierre Rollet, Jaimie Mitchell australiarra, Lucas Chianca brasildarra edo, Alex Botello eta Nic Von Rupp portugaldarrak. Euskaldunen artean, bertokoak diren Aritxa Saratxaga edo Zuku, Adrián Fernandez de Valderrama eta Ibon Lopez sopeloztarra, Javier Horn eta Natxo Fernandez getxoztarrak eta noski Gipuzkoako aditu onenak: Indar Unanue, Axi Muniain, Iker Muñoz eta Aritz Aranburu bera.
Izen berriak eta datu gehiago konfirmatuz joango dira sare sozialetan.