Komun berrien kanpoko akabera aurreko fase batean La Bola hondartzan eta Aixerrotako pasealekuan ezarri zirenen antzekoa da; egitura berria ezartzeko lanen zenbatekoa 105.270 eurokoa izan da.
Azpiegitura berri horren ezarpenagaz batera, kaleko komunen eta zerbitzuen modernizazioaren alde egiteko beste urrats bat eman gura izan du Getxoko Udalak. Izan ere, udal-taldeek egindako proposamena izan da hori, baita pertsona nagusientzat hiri atsegina egitea sustatzen duen Getxo Lagunkoia proiektuan ezartzen dena ere. Aldi berean, gogoratu beharra dago ekimen hori aurrekontu parte-hartzaileetan aurreikusita zegoela.
Laster mota horretako komun berriak jarriko dituzte San Inazio eta Gernika parkeetan, baita Bizkaia Zubia plazan ere.