Martxoaren 6an, barikuan, 18:30ean, Intersekzionalitatea: zapalkuntzen eta erresistentzien analisi feminista mahai-ingurua izango da Algortako Villamonteko kultur etxean. Bertan hurrengoek parte hartuko dute: Jeanne Roland ikertzaile eta ekintzaile feminista, eta emakume migratu eta arrazializatuen arrazakeriaren aurkako agenda feminista eta dekolonialaz hitz egingo du; Cristina Uriarte, gizarte-lanean, sexu-hezkuntzan eta dibertsitate funtzionalean aditua sistema kapitalistako ertzetako feminismoaz mintzatuko da; Cristina Rueda berdintasun teknikariak Aldarte gay, lesbiana eta transexualen arretarako zentroan duen esperientzia aurkeztuko du; eta Riosby Fernandez Etxeko langileak etxeko langileez eta borrokan dauden zainketez hitz egingo du eta baita EAEko zaintzak aurrera eramatek moduaz ere. Cony Carranza Castro hezitzaile feministak dinamizatuko du mahaia (HIRUKA aldizkariko 157. zenbakian berari egindako elkarrizketa irakur dezakezue).
Egun horretan, 21: 00etan, La mujer de la montaña izenburuko filma proiektatuko dute Areetako Andres Isasi musika eskolan. Hurrengo egunean, zapatuan, martxoaren 7an, 21: 00etan, Balkan Paradise Orchestraren kontzertua izango da, Muxikebarrin. Haurrentzako zine zikloak, martxoaren 8an, 12:00etan, Frozen, el reino del hielo eskainiko dute Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, eta Zog, dragones y heroínas Muxikebarrin.
Flashmob aldarrikatzailea
Bestalde, Getxo Flamenco Kultur Elkarteak flashmob aldarrikatzaile bat egingo du domekan, martxoaren 8an, 12: 00etan, Areetako Bizkaia Zubia plazako puntu lilan. Sortu berria den elkarteak koreografia erraz bat egingo du, gizon-emakumeak horretan parte hartzera animatzeko, bikote harreman toxikotik ateratzeko behar den emakumeen ausardia eta ahalduntzeari buruzko musika-gai bategaz. Elkarteak parte hartzeko deia egin du, kalez jantzita joatea, kolore beltzez edota morez.
Getxoko talde feministek askotariko jarduerak antolatu dituzte egunotarako
Martxoaren 7an, 19:30etik aurrera, poteo feminista egingo dute Itzubaltzeta/Romoko Jai Alai tabernatik hasita; horretarako, beltzez eta morez jantzita joatea eskatzen dute; Algortan ere kalejira egingo dute, Hator tabernatik abiatuta, 19:00etatik aurrera. Euskal Herriko Mugimendu Feministak deialdia egin du martxoaren 8an Bilbon egingo den mobilizazioan parte hartzeko; 13:00etan hasiko da, Jesusen Bihotza plazatik abiatuta. Azkenik, Gizatiar elkarteak Edadismo, diskriminazio gehiago ahal bada? gaiari buruzko hitzaldia antolatu du Itzubaltzeta/Romoko San Jose parrokian, martxoaren 12an, eguenean, 18: 00etan. Hizlaria Kontxi Lopez izango da.
Algortan, gainera, hilabete feminista antolatu du mugimendu feministak:
Itzubaltzeta/Romoko egitaraua: