Portugalete eta Sopelako PSE-EEren Herriko Etxeetan agertutako pintadei gehitu behar zaie gaur Algortakoa. Mikel Torres Sozialisten Bizkaiko Idazkari Nagusiak esan duenez, pintaden egileak "intolerantzian eta gorrotoan" ainguratuta daude "eta ez dute elkarbizitza eta demokrazia batere errespetatzen". Era berean, azpimarratu du "eraso" horiekaz ez dutela "ezer" lortuko, "bakarrik gure eta gizartearen gehiengoaren gaitzespena".