Gune autogestionatuak "defendatzeko" manifestazioa egingo dute eguenean Itzubaltzetan

Iker Rincon Moreno 2020ko abu. 5a, 10:08

Joan den maiatzean egindako manifestazioaren irudietako bat.

Itzubaltzeta/Romoko gazteek gogoratu dute gaztetxeak eta bestelako gune eta proiektu autogestionatuak "jo-puntuan" egon direla beti. Hala ere, COVID-19aren osasun-larrialdia dela eta, Euskal Herriko hainbat gunek erasoak jasan dituztela deitoratu dute, hala nola Itzubaltzeta III gaztetxea. Izan ere, birritan hustu dute Itzubaltzeta/Romoko Lope de Vega 12 kaleko eraikina aurten. Hala, gune autogestionatuen aldeko manifestazioa egingo dute bihar, eguenean. Santa Eugenia plazan jarri dute hitzordua, 19:00etan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun