Koronabirusa Uribe Kostan

Bikain jatetxeagaz harremana izan dutenek PCRa egiteko eskatu du Osasun Sailak

Iker Rincon Moreno 2020ko abu. 13a, 14:20

Abuztuaren 2tik 10era bitartean Algortako Bikain jatetxean egon diren pertsonei PCR proba egiteko hitzordua eskatzeko eskatu die Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak. Horretarako, norberak bere osasun zentrora edo hurrengo telefonora deitu beharko du: 900 203 050.

Bikain jatetxeko hiru langilek positibo eman dute PCR probetan. Hori dela eta, Algortako erdiguneko lokal horretan abuztuaren 2tik 10era bitartean egon direnei PCR proba egiteko eskatu die Osasun Sailak eta Osakidetzak, Zaintza Plana aplikatzeko. Horretarako, interesatuek bere osasun zentrora edo Aholku Sanitarioko telefonora PCR bat egiteko hitzordua eskatu beharko dute. Probak gaur hasiko dira egiten 15:00etatik aurrera Urdulizeko ospitalean.

Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei ezagunak diren prebentzio-neurriak gogorarazi dizkiete, eta, COVID-19agaz bateragarriak diren sintomak edukiz gero –sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak, usainaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentrora deitzeko.  Aldi berean, lasaitasun-mezua bidali gura izan dute, eta hori bezalako neurriak prebentziokoak baino ez direla gogorarazi, eta haien asmoa dela transmisio komunitarioa ahalik eta lasterren detektatzea eta kutsadura ez zabaltzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun