Kutsatutako hiru langileak atzeman ondoren, gainontzeko beharginei egin dizkiete PCR probak. Hala, arduradunek azaldu dutenez, Osakidetzak eta Osasun Sailak eskatutako osasun-berme denak betetzen direnean lokala irekiko dute berriro ere. Bitartean, itxita segituko du.
Daborduko bost dira Uribe Kostan itxi behar izan dituzten establezimenduak bertako langileren bat COVID-19az kutsatu ondoren. Erandiogoikoko batzokia eta erretegia izan ziren lehenengoak ixten; ondoren Plentziako Bahía de Plentzia eta Casa de Marinos hotelak; eta atzo Barrikako Golfo Norte taberna. Orain, aldiz, Algortako erdiguneko jatetxeari egokitu zaio ateak ixtea lokala osorik desinfektatzeko.