Euskaraldia 2020

Euskaraldiak Getxon utzitakoak gogorarazteko bideoa proiektatuko dute egunotan

Iker Rincon Moreno 2020ko abenduaren 18a

Euskaraldiaren amaiera-jaia Getxon. © GETXOZTARRAK

Getxoko Euskaraldia laburbiltzen duen bideo baten emanaldi bi eskainiko dute abenduaren 21ean eta 28an, Azebarri kultur elkartearen lokalean eta Romo Kultur Etxeko aretoan, 18:00etan, hurrenez hurren. Edukiera mugatua izango denez, erreserba egin beharko da euskaraldiagetxon@gmail.com helbidera idatzita edo deitu zein Whatsapp-a bidalita 688 653 042 telefono zenbakira.

Aurtengoa COVID-19ak baldintzatutako Euskaraldiaren edizioa izan den arren, bideoak, umoretik eta elkarrizketa formatuan egindakoa, norbanakoen bizipenak, Arigune desberdinen lanketa eta, oro har, 15 eguneko programazioaren laburpena eskainiko du, Miren Galán eta Andoni Zamorano aurkezleen eskutik.

Erlazionatuak

Oztopoak oztopo, Euskaraldiari ekin!

Iker Rincon Moreno 2020 aza 19 Uribe Kosta