Euskaraldia 2020

Euskaraldiaren bigarren edizioa baloratzeko bilerak egingo dituzte Getxon

Iker Rincon Moreno 2021ko mar. 3a, 09:12

Artxiboko irudia. © GETXOKO UDALA

Euskaraldiari buruzko gogoetak batzeko bilera irekiak egingo dituzte datorren astean Getxon. Hilaren 9an eta 10ean jarri dituzte hitzorduak, 18:00etan, Areetako Elkartegian eta Algortako Azebarri kulturgunean, hurrenez hurren.

Euskaraldian bizi eta ikusitakoen inguruko balorazioak egiteko bilera irekiak egingo dituzte datorren astean. Martxoaren 9an, martitzenean, Areetako elkartegian batuko dira, 18:00etan; hurrengo egunean, eguaztenean, Azebarri kulturgunean elkartuko dira, aurrekoaren ordu berean.

Getxoko Euskaraldi Batzordeak jakinarazi dutenez, Euskaraldiaren inguruko balorazioa egiteaz gainera, hemendik aurrera egin beharreko pausoak zeintzuk izango diren adosteko erabakiak hartuko dira.

Bilerak irekiak izango dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun