Odola emateko deia egin dute Algortan, eskasia dela eta

Erredakzioa 2021ko abu. 13a, 18:05

Galdakaoko ospitalean odol-eskasian daudela eta, datorren astelehenean, hilaren 16an, odola emateko deia egin du Bihotz-Handi Getxoko Odol Emaileen elkarteak. Algortako Telletxe plazan horretarako aukera egingo da,  09:30etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara. Ohartarazi dutenez, bereziki garrantzitsua da "negatibo taldea" duten gizon-emakumeak horretarako gerturatzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun