COVID-19ak kutsatutako 5 pertsona daude Getxoko San Esteban egoitzan

Erredakzioa 2021ko abu. 17a, 12:59

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekintza Saileko Ikuskapen eta Kontrol Zerbitzuak emandako informazioaren arabera, gaur egun COVID-19agaz kutsatutako 5 pertsona daude Getxoko San Esteban egoitza-zentroan. Koronabirus agerraldi bat atzeman zuten joan den abuztuaren 6an, eta 10 pertsona kutsatu ziren: zortzi erabiltzaile eta langile bi. Uneotan, EAEko 5 zentrotan daude kutsatutakoak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun