Halere, Udalak adierazi du lanean jarraitzen duela dena prest izateko unea iristen denean, eta TAOren eremu berrietan eta zabalguneetan bizi diren pertsonei gogorarazi die gune horietan aparkatzeko baimen-eskaerak egiteko epeak behar bezala eta behar besteko aurrerapenagaz iragarriko direla.
2021eko txartelaren baliogabetuko da
Bestalde, datorren abenduaren 31n 2021eko TAOren egoiliarren txartelaren balioa bukatuko da. Txartel berria, 2022. urterako balio duena, laster bidaliko dute titular bakoitzaren etxera.
Urtarrilaren 14a baino lehen ez bada txartela jasotzen, edo hura galduz gero, interesduna Zerga-kudeaketa Sailagaz jarri beharko da harremanetan, zergadunak@getxo.eus helbide elektronikora idatziz edo 944 660 025 telefono-zenbakira deituz, 2022ko egoiliar-txartela jasotzeko.