COVID-19aren pandemia dela eta, aurtengoa lehenengo aldia izango da Ane Otalorak Gabonak Glasgown ospatuko dituena. Dioenez, hangoak pelikuletan ikusten denaren "antzeko Gabonak" dira, Euskal Herrikoakaz alderatuta nahiko desberdinak. Gogoan duenez, Eskozian debekatuta egon zen jai hau 400 urtez, protestantismoa zela-eta, eta oraingoak modu oso unibertsalean ospatzen dituzte. Halere, bertako ohiturak ere badituzte: Otalorak azaldu duenez, Gabon Zaharrean Hogmanay festa egiten dute, paganismoari lotutakoa, hain zuzen ere; jatekoari dagokionez, hirugiharragaz inguratutako saltxitxak, ardoa, honey roast parsnips (eztiagaz erretako txiribiak) eta Bruselako azak izan ohi dituzte mahaiaren gainean; eta tradizioa izan ohi da Santa Clausen galtzerdietan mandarinak sartzea, "opari bezala".
Dekorazioari dagokionez, denok imajina dezakeguna topa daiteke bertan: argiak, giraldak, dekoratutako zuhaitzak...