Aste honetan, Getxophotok lehentasuna emango dio euskarazko programazioari, bertsolaritzaren eta bisita gidatuen bidez. Ekainaren 18an, zapatuan, 11:00etan, bisita gidatu ofizialak erakusketak bisitatuko ditu, artisten lanak leku desberdinetan ikusteko. Bertan, egileen xehetasunak eta motibazioak ezagutaraziko dituzte, euskaraz, Beñat Krolem bitartekariaren eskutik.
Arrastian, 19:00etatik aurrera, aldiz, erakusketa sorta bat bisitatuko dute Alaia Martin eta Jone Uria bertsolariakaz, "Algortako kaleetan zehar artisten lanak ezagutzeko bestelako modu bat izango da", ohartarazi dute. Horretan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da, hemen.