Lope de Vegako auzia

Itzubaltzeta/Romoko Nagusien Etxearen eraisketa geldiarazi du epaitegiak, behin-behinean

Iker Rincon Moreno 2022ko abu. 17a, 22:03

Udal-eraikinaren ingurua hesitzen aritu da gaur goizetik eraisteaz arduratuko den enpresa. © GETXOKO EH BILDU

Bilboko epaitegiak Itzubaltzeta/Romoko Lope de Vega kaleko udal-eraikinen eraistea bertan behera utzi du, behin-behinean. Hala jakinarazi dute Ibar Nagusien Etxea elkarteko kideek, Getxoko Udalaren gaur goizeko jardunaren kontrako salaketa jarri ondoren.

Bilboko epaitegiak hala aginduta, momentuz, Getxoko Udalak ezin izango du gaur goizean hustu eta hesitutako Lope de Vega kaleko udal-eraikina eraitsi. Ibar Nagusien Etxea elkarteko kideek uztailaren 26a baino lehen azpiegitura uzteko agindua jaso zuten Udalaren partetik, baina horren kontrako helegitea aurkeztu zuten. Gaur goizera arte, oraindino ez zuten jasota ebazpenik, baina, halere, Udalak epe guztiak beteta zituela esanez, Ertzaintza eta Udaltzaingoa ingurura gerturatu eta eraikinak hesitu eta hustu ditu.

Jardun hori legez kanpokoa zelakoan, Ibar Nagusien Etxea elkartekoek salaketa jarri dute, eta gutxira eman du epaileak gaur goizean abiarazitako lanak bertan behera uzteko agindua, behin-behinean, egoera aztertu eta behin betiko ebazpena egin arte.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun