Getxoko Udalak hiru eguneko epea du Nagusien Etxearen eraisketa geldiarazi duen aginduaren kontrako alegazioak aurkezteko

Erredakzioa 2022ko abu. 18a, 13:47

Artxiboko irudia.

Itzubaltzeta/Romoko Nagusien Etxearen eraikina eraitsi aurreko lanak geldiarazi ditu Getxoko Udalak, eta bere zerbitzu juridikoak ildo horretan kautelazko neurriak ezarri dituen ebazpen judizialari alegazioak aurkeztea aztertzen ari da.

Udaleko iturriek zabaldu dutenez, Udalak hiru egun ditu eraikinaren eraispenaren kautelazko geldialdiaren aurrean alegazioak aurkezteko, eta Udalak "horren arabera jokatuko du" kasuari buruzko behin betiko ebazpen judiziala ematen denean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun