Lope de Vegako auzia

Itzubaltzeta/Romoko Lope de Vega kaleko udal-eraikineko altzariak eta tresnak hustu dituzte

Erredakzioa 2022ko ira. 2a, 10:51

Hustuketa eta eraistearen kontrako mobilizazio ugari egiten ari dira egunotan.

Ibar Nagusien Etxea elkarteko kideak deitu ditu Getxoko Udalak Itzubaltzeta/Romoko Lope de Vega kaleko 12 zenbakiko udal-eraikina hustu aurretik elkarteak bertan dituen ondasunak identifikatzeari ekiteko, udal-iturriek zabaldu dutenez.

Elkarteko presidentea eta beste bi kide joan dira ondasun horiek identifikatu eta Nagusien Etxea zenaren lokaletatik ateratzera, hango tresna eta ondasunen inbentarioa egiteko aurreikusita dagoen egun batean. Bere jabetzako ondasun identifikatuak lekualdatzeko elkartearen ordezkaria zein den adierazten ez bada, Udalak jakinarazi du bera arduratuko dela haien zaintzaz, gehienez ere sei hilabeteko epean.

Hustuketaren eta eraistearen kontrako mobilizazioa

Bitartean, udal-eraikinak eraistearen kontrako mugimenduak protestan jarraituko du. Hurrengo mobilizazioa gaur, barikuan, egingo dute, nagusien etxea zenaren aurrean, 19:00etan, Romo Plataformak deituta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun