Astelehen honetan bendejan ibili zirenek azaldu dutenez, babes-erantzuna "ederra izan da". Denera, lau postu jarri zituzten, inguruko zein Ibarrangelutik etorritako nekazariek euren produktuak saltzeko. Horri esker, auzoko 70 lagun inguru batu zitzaien eta, nabarmendu dutenez, oraingoan, Udaltzaingoak ez zuen "inolako trabarik" jarri. "Honek argi uzten du edukitzen ari diren jokabide aleatorio eta zikina, benetan ez dira ausartzen herritarron jarrera zapaltzen batuta gaudenean", deitoratu dute.
Aste honetakoaren ondoren, datorren astelehenean berriro ere kalera aterako direla iragarri dute, astez aste.