Jone Uria beti nire ekipoan pic.twitter.com/XTPbZF6Eu1
— Julen Gabiria (@gabiriakopa) December 4, 2022
Guztira 3.600 lagun elkartu ziren zapatuan, abenduak 3, Bilboko Bizkaia frontoian, Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoan. Idoia Anzorandia gai-emailearen atzetik oholtzara igo ziren bertsolariak frontoian, zozketak agindutako ordenan: Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Jone Uria, Joanes Illarregi eta Saioa Alkaiza.
Amets Arzallus izan zen puntu gehien batu zituen bertsolaria, 662 puntu, hain zuzen. Horrela geratu ziren besteen puntuazioak: Aitor Mendiluzek 661 puntu, Jone Uriak 637,5 puntu, Joanes Illarregik 621 puntu, Maddalen Arzallusek 609,5 puntu eta Saioa Alkaizak 608,5 puntu.
Bigarren itzuli osoan bezala, zapatuan ere hurrengo ariketak egin zituzten bertsolariek: ofiziotan hamarreko txikian, zortziko handian eta zortziko txikian, eta ganbarako lanean bi puntu-erantzun eta bakarka hiruna bertso.
Epaile taldea hurrengoek osatu zuten: Ainhoa Sarasua, Aitor Jimenez, Amaia Otxotorena, Iñaki Aurrekoetxea, Mirari Azula, Nerea Bruño eta Zigor Leunda. Idazkari lanetan Gorka Segurola eta Joxe Mari Altuna aritu ziren.
Finalistak
Zapatukoa izan zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoa eta, beraz, erabakita geratu zen zeintzuk izango diren abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan kantatuko duten bertsolariak: Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Sustrai Colina.
Atzo gaiari ondoen heldu zion bertsolaria Jone Uria izan zen, "bizitza erabat" nola aldatu zitzaion xehe deskribatu zuen. pic.twitter.com/byE6bJwWjf
— Jon Martin Etxebeste (@JonMartwit) December 4, 2022