Pertsona fisikoek aurrez aurre aurkez ditzakete alegazioak, aldez aurretik hitzordurik eskatu gabe, Herritarren Arretarako Bulegoetan (Algortako HAB, Torrene kalea 3, eta Romo/Areetako HAB, Mesedeetako kalea 13, Getxo Elkartegiaren ondoan) edo telematikoki Egoitza Elektronikoaren bidez (www.getxo.eus).
Gainera, urtarrilaren 16ra arte, Romo Kultur Etxeko eta Fadura eta Andra Mari kiroldegietako erakusketa iraunkorrak bisitatu ahal izango dira (lehen bi lekuetan paperezko bertsio osoa ere badago).
HAPOren berrikuspenaren hasierako onespenaren dokumentuari buruzko dibulgazio-materiala eta dokumentazio teknikoa, Ingurumen-azterketa Estrategikoagaz batera, eskuragarri egongo dira, epe-mugarik gabe, www.hapo-getxo.eus helbidean.
115 pertsona igaro ziren informazio-karpetatik
Bestalde, abenduaren 12tik 15era Malakaten, Algortan, Bidezabalen eta Areetan jarritako informazio-karpetan 115 pertsonak parte hartu zuten. Udal-iturriek azaldu dutenez, planteatu zituzten gaiak askotarikoak izan ziren: "HAPOa zer den edo zertarako balio duen azaltzen duten alderdi orokorragoak; plan berriak planteatzen dituen lau indar-ideiekin lotutakoak, batez ere Andra Mari eta Azkorri inguruko lurzoruaren okupazioa murrizteari eta etxebizitza berrien aurreikuspenari dagokienez, bereziki etxebizitza babestuen kopuruari eta kokapenari buruz, Getxo osoan aurreikusten diren 3 etxebizitza berritik 2 horrelakoak izatea aurreikusten baita. Azkenik, HAPOk zuzenean eragindako pertsonen kontsulta partikular batzuk ere izan ziren, planean aurreikusitako jarduketak dituzten lurzoruetan jabetzan lurzoruak edo eraikinak izateagatik (bai hiri-lurzoruan edo lurzoru urbanizagarrian, bai lurzoru urbanizaezinean)".
Udalaren web-orrian (www.getxo.eus) dago irekitako prozesuan parte hartu ahal izateko informazio guztia; eta HAPOren dokumentu osoa hemen kontsulta daiteke: www.hapo-getxo.eus.