Ondoren, abenduaren 24an, familia batu eta afari oparoa egiten dute elkarregaz. "Familiako emakumeek kozinatzen dute, aza-zopa, ketutako urdaiazpikoa eta arraina, besteak beste". Janari dena mahai-gainean egon behar da, afarian zehar altxatzeak adur txarra ekartzen duelakoan; gainera, oihalaren azpian dirua jartzen dute oparoaldia erakartzeko. Behin afalduta, Jesus umetxoak "ekarritako" opariak zabaltzen dituzte eta, ondoren, mezara joaten dira. "Elizara joaten ginen, elurpetan, isilik eta bengalak ingurua argiztatzeko. Magikoa zen une hori".
