Elkartekoen esanetan, 10 urte baino gehiago daramatzate Gobelako arroa kontrolik gabe urbanizatzeak dakarren arazoa salatzen, eta horren aurrean, Udalak neurririk hartzen ez duela adierazi dute. “Horri gehitu behar zaio Eusko Jaurlaritzaren azterketek arriskua handitzeari buruz definitzen duten klima-aldaketaren osagaia. Ez da ezer aztertzen, ezta baloratzen ere”.
Bestalde, elkarteak salatu du Udalak ez duela URAren planaren trazadura bete, 2009ko urtarrileko osoko bilkuran gizarteagaz adostu zuena. Izan ere, Udalak oraindino garatzeko zegoen URAren planaren bosgarren fasetik babestu beharreko eremuak kentzeko aukera eskaini du. Horrek, hobekuntza hidraulikoa ekarriko luke Salsidutik Berangora, eta Zubilleta-Errotatxuko Ibai Parkea barne hartuko luke.
Gainera, Los Puentes auzoko etxebizitzak eraisteko eta birkokatzeko proposamena “makillaje-eragiketa gisa” ikusten duela adierazi du elkarteak. Izan ere, nahiz eta obren ostean uholde-kuota jaitsi, ohiko eremuek arrisku-maila handienari eusten diote.
Elkarteak salatu du egoera horren aurrean Udalaren erantzuna HAPO berria aurkeztea izan dela: “700.000 metro koadrotik gorako artifizializazioa proiektatu du Getxoko 70 hektarea naturaleko lurretan”.
Hori guztia dela eta, elkarteak hainbat alegazio aurkeztu dizkio Udalak proposatutako HAPOari, baita hainbat salaketa jarri ere.