Zapatuko aurkezpenean jakinarazi zutenez, eraikinari erabilera soziala bueltatu gura diote, auzoaren topagune izateko asmoz. Hala, izaera soziala eta parte-hartzailea izango duela azpimarratu zuten, gardena kudeaketan eta erabakietan. Horretarako, komunikazioa sendoa izango dela azaldu zuten, "kolektiboko geruza guztietan". Halaber, gune malgua, irekia eta askotariko erabileretarakoa izango dela iragarri zuten, euskararen arnasgunea izango dena, tokiko euskara, bizikidetza, berdintasuna eta kulturartekotasuna sustatuko duena.
Azkenik, auzoko belaunaldien arteko topagunea izango dela nabarmendu zuten, eta lehenengo sektorearekiko harremana sustatuko dutela iragarri zuten baita ere, "bertokoa sustatzeko asmoarekin".