Getxoko Udaleko Bozeramaileen Batzarrak hurrengoa adierazi du:
- Erabat baztertu eta gaitzesten ditu generoen berdintasun ezan oinarritzen diren jarrera sexisten ondorioz sortutako eraso guztiak.
- Elkartasuna adierazi gura dio erasoa jasan duen emakumeari, bai eta babesa eman ere.
- Berdintasuneko eta begiruneko balioak oinarri dituen gizartea lortzeko lan egiten jarraitzea defendatzen du, non emakumeek sexu-harremanak nogaz, noiz eta nola izan gura dituzten askatasunez erabaki dezaketen. Azken finean, emakumeen nahia erabat errespetatzen duen gizartea lortzeko.
- Erakunde-kontzentrazio isila egiteko deia egiten du, Berdintasun Kontseiluko ordezkariagaz batera, eguenean, martxoaren 2an, 12:00etan, Getxoko udaletxeko eskaileretan, eta 19:00etan, Algortako puntu lilan Getxoko herritarrakaz batera, Algortako Telletxe plazan.