Apirilaren 29an, zapatuan, Valladoliden (Gaztela eta Leon, Espainia) jokatu zuten Getxo Rugbyko jokalariek euren denboraldiko azken partidua. Azkenean, hori-beltzek ez zuten garaipena lortu, eta taldeko kide den Ariane Torrontegik azaldu duenez, partidu zaila izango zela aurreikusten zuten: "Bagenekien partidu gogorra izango zela, eta horrela izan da. Meleetan gu baino gogorragoak izan dira, baina, hala ere, uste dut joko irekian guk eduki dugula kontrola".
Hala, Torrontegik hurrengo urtera arte agurtu ditu zaleak, betiere eskerrak emanez haien jarraipen beroagatik.
Olímpico Pozuelo 31-12 Getxo Rugby
— Getxo Rugby (@GetxoRugby) April 29, 2023
🎙️ FLASH | Ariane Torrontegi ➡️#BultzaGetxo #Rugby https://t.co/oSaCMizXLj pic.twitter.com/9YvAX3G5th