Getxophotok Zabala ikastetxea, Portu Zaharra Ereaga, Areetako hizkuntza eskola eta Getxoko beste hainbat txoko irudi handiz bete ditu. Horiez gain, ez dira urtero egiten dituzten ohiko jarduerak ezta ekintza berritzaileak faltako: Encerrona, hitzaldiak, izozkiak eta beste asko.
"Gelditzeko eskubide hori aldarrikatu gura dugu, baina ulertzera emanez ez dela soilik kontu indibidual bat, gauza kolektibo bat ere badelako", azaldu du Maria Ptqk Getxophotoko ontzaileak. Aurten aukeratutako artisten artean kontakizun bat azalduko dutela dio, egungo bizimodu azeleratuan eten bat egin eta ekologia edo teknologiatik hausnarketa bat proposatzeko.
PRENTSAURREKOA‼️
— Irudi Jaialdia /Festival de Imagen /Image Festival (@GETXOPHOTO) May 31, 2023
Gure programa eta artistak aurkeztu ditugu. Gurekin izan dira Irantzu Uriarte, Getxoko Udaleko kultura zinegotzia; Maria @ptqk, edizio honetako komisarioa eta Jokin Aspuru, Jaialdiaren zuzendaria. Bihar ikusiko gara! ✨
Info guztia https://t.co/pVx4nGJuC0 pic.twitter.com/iVVimVzbgB
Esteka honetan ikus daiteke hurrengo asteetarako prestatu dituzten jarduera guztiak.