Txin-txin bategaz eman diote hasiera Getxophotori

Hodei Torres · Ander Zarraga 2023ko eka. 1a, 15:56

Gaur, ekainak 1, hasi da Getxophoto, baina aldez aurretik, antolatzaileek txin-txin bat egin zuten atzo jaialdiak hartuko dituen guneak erakutsi eta jardueren berri emateko. Besteak beste, hainbat agintarik eta artistak Begoñako galeriak, Algortako merkatua edo Portu Zaharra bisitatu zituzten Maria Ptqk aurtengo komisarioaren eta Jokin Aspuru jaialdiaren zuzendariaren gidaritzapean.

Esteka honetan ikus daiteke hurrengo asteetarako prestatu dituzten jarduera guztiak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun